Sarrionandiarekin, irakurle taldearen azken saioan

Ataria 2022ko ekainaren 9a

Ekainaren 16an izango da irakurle taldearen ikasturteko azken saioa.

Joseba Sarrionandia idazlea izango da Galtzaundiren irakurle taldeak izango duen ikasturte amaierako saioko gonbidatua. Bizitzea ez al da oso arriskutsua? 2018an argitaratutako lana aurkeztuko du Sarrionandiak, ohiko moduan, Yurre Ugartek dinamizatutako hitzorduan. Gerturatzen den orok Sarrionandiaren liburuaren inguruan sakontzeko eta galdera zein iritziak idazlearekin partekatzeko aukera izango du. Saioa kultur etxean izango da, hilaren 16an, 19:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!