Igoera lortzeko finalerdia jokatuko du Laskorainek, etzi, Usabalen

Ataria 2022ko ekainaren 9a

Gizonezkoen areto futboleko Laskorain taldeak bigarren bukatu du Hirugarren Mailako liga, eta larunbat honetan igoera fasearen finalerdia jokatuko du, hirugarren geratu den Antiguoko taldearen aurka.

Partida Tolosako Usabal kiroldegian izango da, 17:00etatik aurrera. Partida irabazten duenak finalera sailkatuko da. Beste finalerdia Afantxo lehen sailkatua eta Eskoriatza laugarren sailkatuaren artekoa izango da. Bigarren B mailara talde bakarra igoko da, finala irabazten duena.

Laskorain taldetik zaleei deialdia egin diete larunbatean Usabal kiroldegira joan eta taldea animatzera. Bigarren B maila berreskuratzeko lehen pausoa egiteko laguntza eskatu diete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!