Tolosa CF mendeurrena

Mendeurreneko hasiera ekitaldia atzeratu egin dute

Ataria 2022ko eka. 8a, 07:57

Tolosa CF klubak ehun urte beteko ditu gaur sortu zela, eta mendeurreneko ospakizunekin gaur bertan hasteko asmoa zuten, ekitaldia egin eta mendeurreneko eskultura jarriz. Baina, «klubaren borondatearekin zerikusirik ez duen arrazoiengatik» bertan behera geratu dira ekitaldi horiek. Aurrerago egingo direla zehaztu dute klubetik.

Berazubi estadioaren sarreran —Tolosa CF plazakoa— dagoen armarriaren ondoko urtea berritu dute, "2022" jarriz, eta gaur klubeko bandera, zein hiribilduarena eta ikurrina jarriko dituzte.

Asteburuari begira, beste zenbait ekitaldi izango dira. Ostiralean, Gipuzkoako Futbolaren Gala egingo da, 19:00etan hasita, Topic zentroan. Bestalde, Urtzi Gurrutxagaren Oroimenezko futbol txapelketa jokatuko da, Berazubin, larunbatean egun osoan. 09:00etan hasiko da eta 18:00ak inguruan hasiko da finala. Igandean, berriz, gimnastika erritmikoko sailak ikasturte amaierako emanaldia egingo du. Usabal kiroldegian izango da, sarrera irekia izango da, eta 11:30ean hasiko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!