Dama Iturria txukunduko dute auzolandegietan

Ataria 2022ko ekainaren 8a

Iazko auzolandegietako artxiboko irudia.

12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak izango dira, eta ekainaren 27tik uztailaren 8ra egingo dituzte.

Tolosako Udalak antolatutako auzolandegietan Dama Iturri ingurua txukuntzeko lanak egingo dituzte. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak izango dira, eta ekainaren 27tik uztailaren 8ra egingo dituzte.

Udaletik esan dutenez, duela urte batzuk herri ekimen eta auzolan bidez txukundu zituzten Dama Iturrira doazen bideak, eta aurten iturri ingurua txukunduko dute. Auzolandegiez gain, eremua txukuntzeko ekimen gehiago ere abiarazi dituzte, hala nola, udaleko ingurumen sailak eremua egokitzeko lanak egitea aurreikusten du, eta Tolomendi landa garapen agentziak Auzolangintza/Giltza izeneko egitasmoaren baitan, ariketa praktikoa jarri nahi du helduekin iturri ingurua atseginago egiteko.

Ekainaren 27tik uztailaren 8ra bitarte egingo dituzte gazte auzolandegiak, bi txandatan banatuta, 09:30etik 13:30era. Urkizura autobusez igoko dira gazteak eta handik Dama Iturrirako bidea oinez egingo dute. Horretarako, oinetako erosoak eramateko gomendioa egin dute. 

Izen ematea doakoa da eta telematikoki edo aurrez aurre egin daiteke Udaten. Informazio gehiago nahi duenak gazteria@tolosa.eus helbidera idatzi dezake, edo Topagunera deitu, 605 70 69 37 telefono zenbakira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!