Berazubiko 54. Pala Txapelketa ekainaren 27an hasiko da

Ataria 2022ko ekainaren 7a

Tolosa CF-ko palistek antolatzen dute, eta izena emateko epea ekainaren 12an amaituko da.

Aurten Tolosa CF-ren mendeurrena da eta horregatik txapelketa berezia izango dela azaldu dute antolatzaileek. Izena tolosacfpala@gmail.com helbidera idatziz edota 666 603 874 zenbakira deituz egin daiteke. Bikoteko 40 euro ordainduko dira, eta izena ematerakoan kamisetaren neurria adierazi behar da, kamiseta bat oroigarri moduan jasoko baitu jokalari bakoitzak.

Gizonezkoen lehen eta bigarren maila eta emakumezkoen maila izango dira jokoan. Partidak Berazubiko frontoian jokatuko dira eta 18:00etatik aurrera hasiko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!