Tolosako XXII. Street Basket Txapelketa, larunbatean

Ataria 2022ko eka. 7a, 16:12

2018ko San Joan jaietan jokatutako txapelketako artxiboko irudia.

TAKE saskibaloi klubak  3x3 Street Basket Txapelketa antolatu du beste behin. Larunbatean, hilak 11, izango dira partidak San Frantzisko pasealekuan eta Alondegia plazan.

XXII. Street Basket Txapeletan kuadrillaka jokatu ahalko da batetik, eta bestetik alebin eta infantilek izango dute jokatzeko aukera. Partida guztiak larunbatean izango dira, ekainak 11.

Kuadrillen kasuan San Frantzisko pasealekuan ariko dira 15:30etik 21:00etara. Izena ametako 30 euro ordaindu behar dira eta sariak banatuko dituzte. Mutilen lehenengo taldeak 4 afari eskuratuko ditu Ama jatetxean, mutilen bigarren taldeak 4 afari Orbela jatetxean, nesken lehenengo taldeak 4 afari Iriarte jatetxean eta nesken bigarren taldeak 4 afari Bide Bide jatetxean. Oraindik zehaztu ez duten beste sari bat egongo da ere. Parte hartzaile guztiek kamiseta bat jasoko dute.

Alebinei eta infantilei dagokienez, Alondegia plazan ariko dira 09:00etatik 13:30era arte. Izen ematea 20 euro dira eta sariak banatuko dituzte honako honetan ere. Lehen sailkatuek 200 euroko opari txartela jasoko dute Shanti Kirolak dendan, eta bigarren egiten dutenek 100 euroko opari txartela denda berean. Hauek ere kamiseta bat jasoko dute.

TAKEren webgunean eman daiteke izena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!