2022/06/24 07:00 - 23:30

Sanjoanak

Sanjoanak
Tolosa

07:00. Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.

08:30. Diana, Tolosako Udal Musika Bandaren eskutik.

08:45. Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik.

09:00. Diana, Tolosako Dultzaineroak taldearen eskutik.

09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Udal Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela. 

10:00. Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du.

Ondoren. Prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, Bordon dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko. 13:00. Kontzertua, Berdura plazan, Tolosako Udal Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.

16:40. Udalbatza, Tolosako Udal Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko.

Ondoren. Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Udal Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira.

Ondoren. Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiturazko Aurreskua dantzatuko da bertan.

20:00 eta 23:30. Kalean txaranga kalez kale ibiliko da.

23:00. Suak: Vulaco piroteknia.

23:30. Dantzaldia Orquesta Tsunami taldearekin, Lopez Mendizabal plazan.

23:30. Kontzertua Plaza Berrian: Dupla eta Muxutruk. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!