2022/06/23 10:30 - 23:30

Sanjoanak

Sanjoanak
Tolosa

10:30. Jubilatu guztientzat meza San Frantzisko elizan.

11:30. III. Helduen Egunaren hasiera Iturriza, Harizpe eta Beti Gazteak elkarteek antolatuta. Alde Zaharrean.  

14:00. Helduen bazkaria Zerkausian eta dantzaldia.

17:00. Udal Txistulari Bandaren kalejira, antzinako erronda-bidetik barrena.

17:00. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren irteera, Gernikako Arbola Lorategitik. 

18:00. Jaien hasiera iragartzeko, txupinazoa Udaletxeko balkoitik eta kanpai-iraulketa.

18:00. Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da.

19:00. Plaza Zaharrean, haurrentzat San Joan su txikia, Tolosako Musika Eskolako Ikasleen bandarekin. 

19:30. Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren kontzertua, Berdura plazan.

19:45. Udalbatza Plaza Zaharretik abiatuko da Arrameleko San Joan kaperako bezperetan eta arrats otoitzetan parte hartzeko. 

22:00. San Joan sua piztuko da Andre Maria Plazan, Udalbatza bertan dela.

Ondoren. Udaberri dantza taldeak, Hodeiertz abesbatzak eta Tolosako Udal Musika Bandak jardungo dute. San Joan zortzikoa jo ondoren, Musika Banda kalez kale ibiliko da.

23:00. Kontzertua Plaza Berrian: Skakeitan.

23:30. Kontzertua Lopez Mendizabal plazan: Puro Relajo. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!