Aurtengo uzta babestu dute

Ataria 2022ko ekainaren 3a

Argazkiak: Jon Balerdi

Tradizioari eutsiz Harri Jaia ospatu zuten, atzo, Bedaion. Harri jasari ez etortzeko eskatzearekin batera, egun osoko festa izan zuten.

Urteetako ohitura da Bedaion Harri Jaia, eta atzo ospatu zuten eguna. Bedaioko baserrietan eta etxeetan uzta ona izateko eskaera egin zuten, eta harri jasarik ez dutela nahi eskatu zuten.

Eguraldi ona izan zuten lagun, eta meza nagusiarekin hasitako eguna ordu txikiak arte luzatu zuten. San Isidrori aurtengo uzta zaintzeko eskatu zioten, eta prozesioa ere egin zuten santua elizatik kanpora aterata.

Tripa ondo betetzeko aukera izan zuten bedaiotarrek. Meza ostean, hamaiketakoa izan zuten Abaetxen, eta trikiti doinuek alaitu zuten bazkarira bitartekoa. Abaetxen bertan bazkaldu zuten, eta afaria, berriz, elkartean egin zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!