Liburutegi berriaren inguruko bigarren saio irekia

Ataria 2022ko ekainaren 2a

Ekainaren 6an izango da, kultur etxean, 18:00etatik 19:30era.

Kultur Etxea eraberritzeko proiektuaren idazketa abiarazi zuen iaz Udalak, etorkizunean udal liburutegi berria bertan kokatzeko. Bada, proiektuaren garapenean eta diseinuan tolosarren iritzia eta ekarpenak jasotzeko, bi saio ireki antolatu ditu udalak. Lehena maiatzaren 12an izan zen, eta, bigarrena, ekainaren 6an izango da 18:00etatik 19:30era kultur etxean. Prozesu parte hartzailea dinamizatzeko udalak Hiritik at enpresaren laguntza izango du.

Herritarren ekarpenak jasotzeko saioak egin aurretik, dagoeneko udala elkartu da beste hainbat kolektiborekin proiektua lantzeko. Batetik, aniztasun funtzionala duten pertsonen ikuspegiak eta beharrak entzun ditu proiektuan txertatzeko. Bestetik, hiru ikastetxeetako ordezkariekin, irakasleekin eta gurasoekin, eta gazteria saileko teknikariarekin ere bildu da, baita adineko pertsonen elkarteetako kideekin ere. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!