T3T eta T2T mendi lasterketak 2022

Lasterkari kenyarren bisita

Ataria 2022ko ekainaren 2a

Robert Pkemboi eta Matthew Kiptanui lasterkari kenyarrekin egingo dute gaur entrenamendua Zumardia elkarteko gazteek.

Zegama Aizkorrin parte hartu zuten Robert Pkemboi eta Matthew Kiptanui lasterkari kenyarrak eskualdean izan dira azken egunetan. Hala, gaur Zumardia elkartean trailean aritzen diren gazteekin korrika saioa bat egitera joango dira, eta ondoren solasalditxoa izango dutela beraiekin esan dute, bakoitzaren esperientziak kontatzeko. "Interesgarria izango da bakoitzaren istorioak entzutea, bai guk beraiena eta baita beraiek  gurea ere". Zumardia elkartetik Iker Karrerari eskerrak eman dizkiote aukera hori emateagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!