Kalitatezko osasun arreta publikoa eskatzeko deialdia

Ataria 2022ko ekainaren 1a

Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde plataformak elkarretaratzerako deia egin du larunbaterako, ekainak 4.

12:00etan egingo dute Trianguloa plazan. Plataformako kideek esan dute eskualdeko osasun arreta «eskasa» luzatzen eta areagotzen ari dela eta «gutxienez zentro berria egin arte» eskualdeak merezi duen arreta egokia eskatzen jarraituko dutela. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!