Eduardo Mocoroa musika eskolan izena emateko aukera

Ataria 2022ko mai. 31a, 12:15

Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako ikasleek gaurtik hilaren 14ra bitarte eman dezakete ikasturte berrirako izena Tolosa.eus helbidean.

Ekainaren 1ean zabalduko da Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan matrikulatzeko epea. Dagoeneko ikasle direnek ekainaren 1etik 14ra eman dezakete izena, online plataforma bidez. Ikasle berriek, aldiz, ekainaren 15etik 23ra eta irailean izango dute matrikulatzeko aukera. Ikasle berrientzako hutsik geratzen diren plazak zuzenean esleituko dira, udal musika eskolaren administrazioan eskatu ahala.

Familia ugariek edo guraso bakarrekoek hobariak izango dituzte udal ordenantzen arabera. Bestalde, hobari berezietara ere izan ditzakete hala eskatzen dutenek, udal ordenantzetan zehazten diren baldintzak betetzen badituzte.

Maila eta kurtsoen eskaintza

  • 1go zikloa: 4, 5, 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.
  • Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
  • 2. zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak / korua.
  • Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.

Matrikulazioa non eta nola egin

Izapideak Musika Eskolan egin behar dira, astelehenetik ostiralera, goizetan 10:00etatik 13:30etara eta arratsaldetan, astelehenean eta asteartean, 17:30etatik 19:00etara. Edozein zalantza argitzeko, bertaratu, 943 65 44 66 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi. Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak Tolosa.eus -en daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!