Musika jaialdia, Bonberenea Ekintzen 20 urteak ospatzeko

Ataria 2022ko ekainaren 1a

20 urte hauetan 108 disko argitaratu dituzte eta data borobil hau ospatzeko kontzertuak izango dira larunbatean; sarrerak salgai daude jada.

Bonberenea Ekintzak zigiluaren 20 urteak ospatzeko musika jaialdia antolatu dute larunbaterako, hilak 4. Sarrerak salgai daude jada 10 euroren truke Entradium.com webgunean, eta larunbatean Bonberenean bertan erosi ahalko dira ere.

Ospakizun jaialdiko ateak 18:00etan irekiko dituzte eta 14 talde ariko dira; Rodeo, Sofa, Lepora, Humus, Occhi di Farfalla, Losado, Arima, Red Baleine, Tooth, Abereh, Dena, Adi!, Giante, Han eta Olariusen Brothersak. Bi agertoki jarriko dituzte eta kontzertuekin batera Dj-ak egongo dira. Bokatak ere erosi ahalko dira.

Bonberenea Ekintzek 20 urte bete dituelako antolatu dute musika jaialdia. Urte hauetan 108 disko atera dituzte. «Baina hau ez da diskoetxe bat, taldeei lagundu eta azpiegitura emateko proiektu xumea da», esan dute. Egindako ibilbide oparoari merezitako ospakizun jaialdia eskaini nahi diote eta etxeko taldeekin osatu dute egitaraua. 14 taldeak geldiunerik gabe ariko dira, etengabe, bi agertokietan. «Autogestioari gorazarre egingo diogu!», esan dute. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!