170 hegats igerilari inguruk parte hartu dute Roberto Jauregiren omenezko txapelketan

Ataria 2022ko maiatzaren 31

Larunbatean jokatu zen Roberto Jauregiren Oroimenezko XIX. Txapelketa Usabal igerilekuan. 12 eta 15 urte bitarteko hegats igerilariek parte hartu zuten.

Zaragoza, Katalunia, Iruñea, Tafalla, Ordizia eta Tolosako taldeek parte hartu zuten txapelketan. Nahiko maila berean aritu ziren taldeak, baina Cadas zaragozarrak eta Kataluniako selekziokoak izan ziren indartsuenak, eta nafarrek nesketan ere oso maila ona eman zuten. Mario Rojas zaragozarra izan zen indartsuena mutiletan 400 metro ur gaineko proba irabazten, eta Ane Izagirre ordiziarrak 200 metro ur gainekoa irabazita nesketan onenetakoa izan zen.

Tolosako Igarondo Urpekoak taldeko bost igerilarik parte hartu zuten. Leire Prados bosgarrena izan zen ur gainekoan, eta Maialen Goñi, Nora Kamio, Leixuri Luloaga eta Iraitz Urtxipiarentzat bere lehenengo proba nabarmena izanik, beraien markak hobetu zituzten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!