Tolosa CF Eskubaloiaren bigarren taldea Euskal Ligara igo da

Ataria 2022ko maiatzaren 30a

Azken jardunaldian Leioako Askartza taldeari 20-28 irabazi ondoren, mailaz igotzea lortu du talde tolosarrak.

Tolosa Eskubaloia gizonezkoen bigarren taldeak Gipuzkoako lehen mailan jokatu du denboraldi honetan. Azken jardunaldian, eskura zuen Euskal Ligarako igoera lortzea; gutxienez, berdinketa lortu behar zuen Leioako Askartza taldearen aurka, baina puntu bakarrarekin nahikoa ez, eta bi lortu zituzten tolosarrek, bizkaitarrei 20-28 irabazita.

Larunbateko partidara joateko autobusa antolatu zuen klubak, eta erantzun ona izan zuen deialdiak; jarraitzaile ugari joan ziren tolosarrak animatzera. Partida bukatzean, festa izan zen nagusi kantxan eta harmailan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!