TEEP Tolosala, Gipuzkoako 1. Mailako txapeldunorde

Ataria 2022ko maiatzaren 30a

IDK Pari Berri Donibane taldearen aurka galdu zuen finalean, 4-2; emaitza honi esker, pasaitarrek lortu dute Euskal Ligara sailkatzea.

Larunbatean, Gipuzkoako Areto Futbol Federazioak antolatuta, lurraldeko maila desberdinetako finalak jokatu zituzten Andoaingo Allurralde kiroldegian. 1. Mailako finalean, Tolosako TEEP Tolosala taldeak, Pasai Donibaneko IDK Pari Berri Donibane taldearen aurka jokatu zuen. Intentsitate handiko partida jokatu zuten bi taldeek, baina azkenean, pasaitarrek lortu zuten garaipena: 4-2.

Husnako markagailuarekin heldu ziren atsedenaldira. Lehen zatia ez zen ona izan, eta pasaitarrek zutoinera jaurti zuten baloi bat izan zen aukera garbiena. Tolosarrek ondo eutsi zioten pasaitarrek ezarritako presio altuari; partida amaierara aukerekin heltzea zen helburua, eta hala egin zuten.

Bigarren zatian ere ondo aritu ziren tolosarrak, baina pasaitarrek bi aukera aprobetxatuz, 2-0 aurreratzea lortu zuten. TEEP Tolosalak, ordea, lehiatzen jarraitu zuen, eta apur bat gora egin zuen, batez ere, aurkariek baloia zutenean. Hala, jokaldi on bat egin ondoren, lehen gola egin zuen; bigarrena, berriz, estrategia jokaldi batean heldu zen. Binako markagailuarekin, aukera garbi bat izan zuten tolosarrek; zutoinera jaurti zuten baloia. Hala ere, minutu bat pasatxo falta zenean, hirugarren gola egin zuten pasaitarrek; laugarrena, berriz, tolosarrak atezain-jokalaria atera ondoren egin zuten, urrutitik egindako jaurtiketa bati esker.

Denboraldi oso ona egin du TEEP Tolosalak. 1. Mailako finala jokatzeaz gain, Gipuzkoako Kopan finalerdietara heldu zen, maila altuagoko taldeak garaituz. Azken partidan, Lauburu KE Ibarraren aurka galdu zuen.

Ordizia, txapeldun

Andoainen ere, Emakumezkoen Gipuzkoako Kopako finala jokatu zuten Ordizia KE eta Antiguoko KE taldeek. Bi taldeetan, eskualdeko jokalariak aritu dira aurten. Partida guztian nagusi izan ondoren, Goierriko taldeak lortu zuen garaipena: 4-0.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!