Garaiburuk ez du aurrera egin V. Gizonezkoen Euskal Pentatloi Sarian

Irati Saizar Artola 2022ko maiatzaren 28a

Xabier Zaldua, Ioritz Gisasola Zelai V.a, Jokin Urretabizkaia eta Aitzol Atutxa pasa dira bigarren kanporaketara, gaur arratsaldean Tolosako zezen plazan jokatu den lehen kanporaketan.

Gaur abiatu da V. Gizonezkoen Euskal Pentatloi Saria, Tolosako zezen plazan. Lehen kanporaketa izan dute jokoan eta hamahiru kirolari aritu dira lehian. Tartean zen Ibon Garaiburu berastegiarra. Lau kirolari azkarrenak pasa dira bigarrengo kanporaketara eta berastegiarrak ez du postu horietan proba amaitzea lortu. Hurrenez hurren, Xabier Zaldua, Ioritz Gisasola Zelai V.a, Jokin Urretabizkaia eta Aitzol Atutxa izan dira hurrengo kanporaketara pasatzeko txartela eskuratu dutenak.

Bost proba egin behar izan dituzte kirolariek: 100 kiloko bolari zortzi jasoaldi eman, giza proban plaza bat egin, aizkoran kanaerdiko bat moztu, txingekin hiru plaza egin eta korrika kilometro bat. Bigarren kanporaketara irailaren 3an izango da.

Sailkapena

  • Xabier Zaldua: 10,10
  • Ioritz Gisasola Zelai V.a: 10,45
  • Jokin Urretabizkaia: 11,06
  • Aitzol Atutxa: 11,41
  • Aratz Mugerza: 12,48
  • Jagoba Otaegi: 12,59
  • Gorka Etxeberria: 13,02
  • Joseba Arakama: 13,53
  • Mikel Agirre: 14,15
  • Haritz Goenaga: 14,18
  • Ibon Garaiburu: 18,17
  • Iñigo Landa: 18,47
  • Oussman Drame erretiratu egin da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!