Argazki galeria

Ardo zuriak herritar ugari erakarri ditu

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko maiatzaren 28a

Ardo zuriaren azoka egin du eguerdian Gure Txokoa elkarteak, Trianguloa plazan; 13 upategik egiten duten ardoa dastatu ahal izan dute bertaratu diren dozenaka herritarrek.

Gure Txokoa elkartearen eskutik Ardo zuriaren azokaz gozatu ahal izan dute Tolosako Trianguloa plazara bertaratu direnek. Ardo mota desberdinak dastatzeko aukera izan da, estatu osoko 13 upategik parte hartu baitute, eta horrekin batera, Tolosako tabernetako pintxoak ere izan dira: Gure Txokoa elkartearekin batera, 19-90, Xare, Karela eta Fronton tabernek ere parte hartu dute azokan. Elkartetik azaldu dutenez, azokaren helburua hainbat izendapenetako ardo zuriak ezagutaraztea da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!