Emaitza "historikoa" Tolosa CF Atletismorentzat

Tolosaldeko Ataria 2022ko mai. 27a, 18:25

Euskadiko Kluben Arteko Txapelketan lehen postua lortu dute emakumezkoetan eta bigarrena gizonezkoetan.

Tolosa CF Atletismotik azaldu dutenez "errepikatzea oso zaila" izango den emaitza eskuratu dute. "Emakumezkoetan Atletico San Sebastian izan da indartsuena; Ohorezko Mailan dagoen taldea da, eta atletak fitxatzen dituzte", azaldu dute klubetik. Tolosaren atzetik Gasteizko Barrutia taldea sailkatu zen, eta ondoren Atletico San Sebastian. 4x100 metroko proban deskalifikatu egin zuten Tolosa, eta punturik ezin izan zuten batu. Txapelketa azken proban erabaki zen, 4x400 metroko proban, eta hor garaipena Tolosarentzat izan zen.

Gizonezkoetan Real Sociedad da indartsuena eta bere atzetik geratu zen Tolosa. "Postu hori izan zen lortu ahal genuen onena. Realak atletak fitxatzen ditugu, eta gureak harrobikoak dira denak", azaldu dute klubetik. Hirugarren postuan geratu zen Durango. 4x100 eta 4x400 metro probetan bigarren egin zuen Tolosa CF Atletismoak. Klubetik oso gustura daude lorpenarekin, eta taldeko emaitzei ematen dioten garrantzia nabarmendu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!