Tolosa Eskubaloiaren bigarren taldeak eskura du Euskal Ligara igotzea

Ataria 2022ko maiatzaren 27a

Tolosa Eskubaloiaren bigarre 1 1653589486136
Tolosa Eskubaloiaren bigarre 2 1653589486485
Tolosa Eskubaloiaren bigarre 3 1653589486660
Tolosa Eskubaloiaren bigarre 4 1653589486803
Tolosa Eskubaloiaren bigarre 5 1653589486951
Tolosa Eskubaloiaren bigarre 6 1653589487113
Tolosa Eskubaloiaren bigarre 7 1653589487276
Tolosa Eskubaloiaren bigarre 8 1653589487409

Askartza taldearen aurka jokatuko dute bihar igoera faseko azken partida, eta berdintzearekin nahikoa dute igoera lortzeko.

Tolosa Eskubaloia gizonezkoen bigarren taldea Gipuzkoako lehen mailan dago eta Euskal Ligarako igoera lortzeko zorian dago. Aurreko asteburuan Usabalen berdindu egin zuen Urduliz taldearen aurka, eta orduan irabaziz gero, dagoeneko igoera lortuta izango zukeen. Orain bigarren aukera dute, eta esperantzak dituzte lortzeko.

Leioako Askartza taldearen aurka jokatuko dute bihar, larunbata, 19:00etan hasita, Askartza kiroldegian. Tolosa Eskubaloiak berdintzearekin bakarrik ospatu ahalko du igoera. Galduz gero, sailkapenean bigarren doan Pulpo taldeak bere partida irabazi egin beharko luke lehen postua kentzeko. Izan ere, igoera faseko lehen sailkatuak zuzenean lortuko du Euskal Ligara igotzea, baina bigarren aukera bat ere izango da: bigarren eta bosgarren postuen artean sailkatzen direnek lauko finala jokatuko dute eta irabazleak ere igoera lortuko du.

Biharko partidara joateko autobusa antolatu du klubak eta Usabaldik 16:30ean aterako da. Autobusean joan nahi duenak 610 51 05 34 zenbakira deitu dezake, lekurik geratzen den jakiteko.

Argazkiak: JAVI ELOLA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!