Oargi Mendi Elkartearekin, Leongo mendietara

Ataria 2022ko maiatzaren 27a

Ekaineko lehen astebururako irteera antolatu du Oargi Mendi Elkarteak, Leongo probintziako Pico Yordas eta Pico Gilbo mendietara.

Ekainaren 3ko (ostirala) arratsaldean abiatuko dira Tolosatik Riaño herrira; 4 ordu inguruko bidaia izango da. Ekainaren 4an, Pico Yordas mendira igoko dira, Liegos herritik abiatuko duten ibilaldian; 5 ordu inguruko itzulia izango da, 840 metroko desnibel metatuarekin. Hurrengo egunean, Pico Gilbo mendira igoko dira, Riañotik abiatuta; 4 ordu inguruko itzulia izango da, 640 metroko desnibel metatuarekin. Irteeran parte hartu nahi dutenek, oargimendi@gmail.com helbidera mezua bidali behar dute, astelehena baino lehen. Izena ematearekin batera, 10 euro ordaindu beharko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!