Tolosako Udalak amaitu ditu Izaskun auzoko lanak

Ataria 2022ko maiatzaren 27a

Igeralde kalean eskailerak eta arrapala berriak jarri dituzte, bertako bizilagunentzat nahiz herritarrentzat eremua atseginagoa eta irisgarriagoa izan dadin.

Urtarrilean hasi zituen Tolosako Udalak Izaskun auzoa irisgarriagoa egiteko eta oinezkoen gunea hobetzeko lanak, eta amaitu ditu dagoeneko. "Auzoko bizilagunak, batez ere, adineko pertsonak direla kontuan izanik, eremu hori herritarrentzat atseginagoa, irisgarriagoa eta seguruagoa izateko helburuarekin egin dira lanak", esan dute.

Iaz, urte amaieran, Zabalarreta parkeko sarbideetako batean arrapala berria eraiki zuen udalak. Orain, zehazki Igeralde kaleko 17 eta 19 atarien parean, eskailerak eta arrapala berria egin ditu, irisgarritasuna hobetuta, auzoko bizilagunei herri erdigunera iristeko bidea errazteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!