Euskal Ligara igotzeko finala jokatuko du Tolosalak

Ataria 2022ko maiatzaren 26a

Areto futboleko gizonezkoen Gipuzkoako lehen mailan jokatzen du TEEP Tolosalak, eta asteburuan Euskal Ligara igotzeko aukera izango du.

Horretarako IDK Pari Berri Donibane taldearen aurka izango duen finala irabazi beharko du talde tolosarrak. Larunbatean, 19:15etik aurrera izango da partida hori, Andoaingo Allurralde kiroldegian.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!