Aniztasun funtzionala dutenen egunerokoa gizarteratzeko

Ataria 2022ko maiatzaren 27a

Irunen egin zuten hitzaldiaren une bat.

Hegala Zabalik fundazioak antolatuta, mahai ingurua egingo dute Topic-en, ekainaren 2an.

Hegalak Zabalik fundazioak aniztasun funtzionala duten pertsonei buruzko mitoak eta beharrak mahai gainean jarriko ditu datorren ostegunean, ekainaren 2an, egingo duen mahai inguruan. Desberdintasuna bizi, non ezaguera non izana izenburupean egingo dute ekitaldia, Topic-en, 18:00etan hasita.

Kirol egokitua eta aniztasun funtzionala duten pertsonen integrazioa bultzatzen du Hegalak Zabalik erakundeak, eta beste gaitasun batzuen bizimoduen ikuspegitik aktibatzeari buruzko esperientziak zabaldu nahi dituzte, aurreiritziak apurtzeko helburuz. Horretarako, hiru emakumek, Roberto Herrero kazetari eta idazleak moderatutako elkarrizketa ireki batean, gaitasun ezberdinen inguruan bizitako esperientziez hitz egingo dute, egunerokoan topatzen dituzten oztopoak kontatuz. Juncal Cepeda, Zuriñe Anzola eta Miren Martiarena izango dira euren esperientziak partekatuko dituztenak.

Hegalak Zabalik erakundetik azaldu dutenez, Euskal Herrian egunerokoan mugaren bat duten 80.000 pertsona inguru daude, "baina gainerakoek ez dute beti aintzat hartzen hori". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!