BABESTUTAKO EDUKIA

Uztaileko egunak, ingelesean sakontzeko

Tolosaldeko Ataria 2022ko mai. 25a, 10:00

Lacunza akademiak ingeleseko ikastaro trinkoak eskaintzen ditu uztailean zehar; 'Adventures' ludoteka zerbitzua ere badute gaztetxoentzat.

Iristear da uda eta gainean dira udako oporrak ere. Lacunza akademian, udari begira, aukera ederrak dituzte ingelesa ikasten hasi, jarraitu, azterketetarako prestatu edota ludotekan, modu dibertigarriago batean, ingelesera gehiago hurbiltzeko. Matrikulatzeko epea dagoeneko zabalik daukate: 943 65 30 77 zenbakira deituta, maitane.tolosa@lacunza.es helbidera idatzita edota Lopez Mendizabal 1ean daukaten bulegora joanda eman daiteke izena.

Ingelesa hobetu nahi duenak, beraz, uztailean zehar, egunero izango du saioak jasotzeko aukera, goizez beti. Astelehenetik ostiralera, bi orduko saioak egiten dituzte, maila ezberdinetan. "Ikasturtean zehar, ikasgairen batean larri ibili badira eta indarrak ikasgai horretan jarri badituzte, agian ingelesean errefortzua behar dute, eta uztailean libreago egonik, momentu aproposa izan daiteke", esan du Maitane Tolosak, Lacunza akademiako bezero arreta daramanak.

Ingelesean ondo doazenentzat ere aprobetxatzeko moduko aukera da. "Ikastaro trinkoa egin eta agian hurrengo urtean azterketetako talde batean sartzeko aukera izan dezakete". Edota kanpoan ikasten aritu eta datorren ikasturtean hemengo ikastetxeetan hasi behar dutenak ere Lacunzara joan ohi dira. "EAEko ikastetxeetan ingeleseko maila nahiko altua dago orokorrean, beraz, ikasturte berrian eskolara doazenerako prestatzea komeni izaten zaie".

Gutxienez bi asterako matrikulazioa egin behar da, baina hizkuntzan gehiago hobetu nahi duenak, lau astez, hilabete osoz jaso ditzake klaseak. "Egunero bi orduz arituta, astean hamar ordu sartuta, asko aurreratzen dute ikasleek denbora gutxian".

Azterketarako prestatzen

Azterketetara bideratutako ikastaroak ere eskaintzen dituzte Lacunzan. B2 eta C1 lortzeko azterketak, hau da, First eta Advance tituluak lortzeko saioak dira. Uztaila amaieran izaten da deialdia azterketa egiteko, eta askok, abenduko azterketarako prestatzeko ere baliatzen dute uztaileko ikastaro trinkoa.

Azterketara begirako saioak dira, besteak beste, azterketa simulazioak egiten dituzte, titulua lortu ahal izateko. Saio hauek ere, astelehenetik ostiralera, egunero, goizez, bi orduz egiten dira. "Ikasturtean zehar nahikoa lan izaten dute ikastetxeko edota unibertsitateko klaseekin, eta uda aprobetxatzen dute askok, azterketa prestatu eta titulua lortzeko".

Gainera, gaur egun, unibertsitate mailan, gradu bat amaitzerako ingeleseko titulua izatea eskatzen dute zenbait lekutan. "Batxilergoa amaitzen ari direnentzat ere aproposa da uztaila ingelesean sakontzeko, izan ere, ekainean selektibitatea izaten dute eta ez dute astirik izaten ekaineko azterketarako behar bezala prestatzeko, beraz, udan ingeleseko saioak egin eta hurrengo deialdirako prestatzen dira".

Ingeles orokorreko zein azterketetara begirako saioetarako 13 urtetik gorako edonork eman dezake izena. Eta kasu honetan ere gutxienez hamabostaldirako matrikula egin beharko da. Aurrez Lacunza akademian ibili ez diren ikasleek mailaketa test bat egin beharko dute, beraientzat egokiena den taldean kokatu ahal izateko.

Jolas bidez ikasten

Bost urtetik hamabi urtera bitarteko gaztetxoentzat ere badute ingeleseko eskaintza Lacunza akademian: Adventures, haurrei zuzendutako ludoteka zerbitzua, hain zuzen. Ekainaren 27an hasiko da honakoa, eta kasu honetan, asteka matrikulatu daiteke. "Modu ludiko eta dibertigarri batean ingelesa ikasteko aukera dute txikienek". Ziurtatu dute, ondo pasatzeaz gain, asko aurreratzen dutela denbora gutxian.

Akademiatik kanpora aktibitate ezberdinak, jolasak, irteerak egiten dituzte, beti gai jakin baten inguruan. Aurtengo udan ingurumena izango dute ardatz, eta astero, ingurumenarekin lotutako proiektu ezberdinak landuko dituzte.

09:30etik 13:00etara kanpoko ekintzak egiten dituzte, eta 13:00etatik 14:00etara akademian bertan klasea izaten dute. Beraz, kanpoko ekintzetan nahiz akademiako klaseetan ingurumenaren inguruan ariko dira, hiztegia landuz.

Hala nahi duenak, gainera, 08:00etatik aurrera haur txoko zerbitzua ere izango du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!