Ardo zuriaren azoka egingo du Gure Txokoa elkarteak larunbatean

Ataria 2022ko maiatzaren 24a

Trianguloa plazan izango da 11:30ean hasita, eta 13 upategik egiten duten ardoa dastatu ahalko da.

Gure Txokoa elkartearen eskutik Ardo zuriaren azokaz gozatu ahalko da larunbatean Tolosako Trianguloa plazan. 11:30ean zabalduko dute azoka eta 14:00ak arte egongo da zabalik. Ardo mota desberdinak dastatzeko aukera izango da, estatu osoko 13 upategik parte hartuko baitute, eta horrekin batera, pintxoak ere izango dira.
 
Elkartetik azaldu dutenez, azokaren helburua hainbat izendapenetako ardo zuriak ezagutaraztea, da. Gure Txokoa elkartearekin batera, 19-90, Xare, Karela eta Fronton tabernek ere parte hartuko dute azokan. 
 
 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!