Diru laguntzak eskatu ahal izango dira babes-estatutua duten ukrainar familientzat

Ataria 2022ko maiatzaren 24a

Kultur etxean egongo dira Zehar erakundeko kideak, gaur eta ostegunean, goizen; interesa duenak hitzordua eskatu behar du. Larunbatean, errefuxiatuentzako janari eta material bilketa egingo dute leku berean.

Aldi baterako babes estatutua duten ukrainar familiei bideratutako dirulaguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak, Isuri Funtsaren barruan. Tolosan laguntza horiek bideratzeko aukera egongo da, Zehar errefuxiatu erakundearen Gune Ibiltariaren bidez. Hala, gaur, 10:00etatik 13:00etara, eta etzi, 10:00etatik 12:00etara, diru laguntza horiek bideratzen laguntzen arituko dira erakundeko kideak kultur etxean. Interesa dutenek hitzordua hartu behar dute aurrez, 747 49 35 08 telefonora deituta edo unidadmovil@zehar.eus helbidera mezua bidalita.

Bestetik, errefuxiatuentzako janari eta material bilketa antolatu dute Ana Yurd eta Lira elkarteek. Larunbatean izango da, kultur etxean, 9:00etatik 15:00retara. Kontserbak, pasta, arroza, haurrentzako elikagaiak, gatza, olioa, gailetak, esnea, higiene pertsonalerako materiala eta pixoihalak eramatea eskatu die herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!