Giro ederrean ari dira agurtzen okelaren festa

Leyre Carrasco 2022ko maiatzaren 22a

Haragi Fest gunea zabalik egongo den azken eguna izango da gaurkoa. 'Foodtruck' guneaz gain, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere izango dute bertara gerturatzen direnek.

Haragi Fest izena hartu du asteburu honetan Zumarditxikiak, eta hala gozatu dugu hiru egunez. Hainbat foodtruck edo janaria zerbitzatzen dituzten furgoneta izateaz gain, kontzertuak ere eskaini dituzte bertan, baina gaur azkenekoz izango da martxan. Hortaz, gaur Haragi Fest guneak bere martxa jarraituko du arratsaldeko 16:00ak arte, eta ordura arte DJ Makalak eskainitako saioaz gozatzeko aukera izango da. 13:30ean hasita, Haragi menu berezia dastatzeko aukera ere izango da Tolosako erretegietan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!