Armando Roca, bere marka egin zuen pistan ariko da

Ataria 2022ko maiatzaren 20a

Armando Roca atletak 1959ko ekainaren 13an Espainiako errekorra egin zuen 100 metroetan, 10,6 eginez, Madrilgo Unibertsitate Hiriaren pistan. Bihar, maiatzaren 21a, hainbat urtez Tolosan bizi den kataluniarra eta Tolosa CF-ko atleta, beste behin izango da pista horretan, 100 metroko proba egiteko.

Egun horretan Miguel De la Quadra-Salcedo III. Atletismoko Oroimenezkoa egingo da, errautsezko pista horretan. Rocak, 87 urte baditu ere, oraindik atletismoko lehiaketetan parte hartzen du, master kategorietan. Bihar, atletek zein orokorrean nahi duen orok parte hartuko dute egingo diren hainbat probetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!