Bihotzetik elkarteak heriotzari buruzko lau saio antolatu ditu Tolosan

Ataria 2022ko maiatzaren 20a

Astelehenean izango da lehena, kultur etxean; Itsaso Domingez psikologoak doluaren prozesu naturalari buruzko hitzaldia eskainiko du. Gainerako hirurak ekainean izango dira.

Tolosaldeko Bihotzetik elkarteak, Gipuzkoako gainerako eskualdeetako talde gehiagorekin elkarlanean, heriotzari buruz hausnartzeko 42 saio desberdin antolatu ditu Donostian, Orion, Zarautzen, Elgoibarren eta Tolosan.

Horietatik lau Tolosan izango dira. Astelehenean izango da lehen saioa, kultur etxean. Itsaso Domingez psikologoak doluaren prozesu naturalari buruzko hitzaldia eskainiko du. 18:30ean hasiko da, eta doan bada ere, beharrezkoa da aurrez izena ematea, Bihotzetik.org webgunean edo 656 748 391 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidaliz.

Hurrengo hitzorduak
  • Ekainak 3, ostirala
    • 18:30. Heriotza duina - Muerte digna hitzaldia, euskaraz eta gaztelaniaz, kultur etxean.
  • Ekainak 17, ostirala
    • 18:00. Zine foruma, kultur etxean, elebitan: Mendian hil, herrian hil filma.
  • Ekainak 21, asteartea
    • 18:30. Bizitzen ikastea, hiltzen ikastea - Aprender a vivir, aprender a morir solasaldi informatiboa, gaztelaniaz, kultur etxean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!