Iurre elkartearen 25. urteurrena

Ataria 2022ko maiatzaren 16a

2014an Iurre elkartean egindako bertso afariko artxiboko irudia.

Iurre Elkartearen Eguna ospatuko dute ostiralean eta larunbatean. Aurtengoa berezia izango dela esan dute, izan ere, 25. urteurrena ospatzen dute batetik, eta bestetik, COVID-19ak eragindako pandemia dela eta azken bi urteetan ezin izan dutelako eguna ospatu.

Egitaraua

Ostirala, maiatzak 20

  • 17:30: Haurrentzako jolasak eta ondoren, txokolate jatea.
  • 19:00: Mus txapelketa lau erregetara.

Larunbata, maiatzak 21

  • 09:30: Azken hiru urteetan hil diren elkarteko bazkideen aldeko meza San Frantzisko elizan.
  • 11:00. Hamaiketakoa elkartean bertan.
  • 11:30: Toka Txapelketa (izen ematea egunean bertan).
  • 13:00. Kalejira-poteoa, txarangarekin alaituta.
  • 14:30. Bazkaria elkartean, txarangak alaituta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!