Azken unera arte borrokan

Ataria 2022ko maiatzaren 15a

Redline Mekanika TAKEk ez du lortu igoera, baina kideek garbi dute taldeak baduela etorkizuna, “dudarik gabe”.

Igoera fasea oso berdindua eta borrokatua izan da gaur Redline Mekanika TAKEk eta Tabirako Baque taldeak Donostiako Ilunben jokatu duten igoera faseko azken partidan. Redline Mekanika TAKE azken unera arte egon da igoera lortzeko aukerekin, baina ezin izan du azken pausoa eman. Azkenean, Tabirako Baque taldea gailendu da 87-84 emaitzarekin, gizonezkoen lehenengo mailako F4ko txapeldunak bihurtuz eta EBA ligara igotzea lortuz.

Hala ere, liga guztian zehar jarraitzaileen babesa eta berotasuna gertutik sentitzeko aukera izan du TAKEk, eta hauentzako esker hitzak izan ditu taldeak: “Ikaragarria izan da astebururo, berriz ere, Usabal beteta ikustea. Zuen babesa sentitu dugu! Orain, atseden hartu, eta berriz ere indarrez bueltatuko gara lanera. Izango duzue gure berri! Zuek guztiokin, beti errezagoa delako!”.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!