Sarah Ugarte irabazle Perimetrail de Arguis mendi lasterketan

Ataria 2022ko maiatzaren 10a

30 kilometro eta 2.000 metroko desnibel positiboarekin, hiru ordu eta berrogei minutu behar izan ditu Ugartek proba amaitzeko.

Bigarrenari, Laura Bartari, zazpi minutu atera zizkion. Ugartek sare sozialetan azaldu duenez, «ondo» sentitu da. Alaba jaio zenetik zortzi hilabete pasa direla ekarri du gogora, eta «beti bezala disfrutatzen» duela gaineratu du. Alaba besoetan zuela igaro zuen helmuga Ugartek.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!