Amarotzeko Auzoetxea inauguratu dute

Leyre Carrasco 2022ko maiatzaren 8a

Denbora luze honetan bertan hainbat ekimen antolatu badituzte ere, inaugurazio ekitaldia noiz ospatu zain zeuden auzotarrak. Dagoeneko iritsi da eguna, eta festa giroan ospatu dute irekiera.

"Inaugurazioa aurretik ezin izan dugu egin, tartean ditxosozko pandemiak harrapatu gintuelako eta jendea biltzeko baldintza egokiak ez zialako", kontatu du Aitziber Malkorra auzotarrak. Hala ere, denbora luze honetan Auzoetxeak ateak zabalik izan ditu, eta bertako espazioak auzotarren eskura egon dira. "Gogoa genuen neurriak kontuan hartu gabe denak lasai etortzeko, eta osasun egoera hobetzen zen heinean, irekiera ofizial bat egin eta elkarrekin egoteko. Gaur iritsi da eguna, eta hori ospatzera gatoz", gaineratu du Malkorrak.

Patata tortilla txapelketarekin abiatu dute eguna Amarotzen. Horren ostean, Konponezinak Txaranga auzoaren barrena ibili da txoko bakoitza alaitzen. Giro ederrean gozatu dute auzotarrek txarangak eskainitako doinu bakoitzaz. Auzoetxeko belazean jarraitu dute festa, non dantza, bertsoak eta hamaiketakoa zain zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!