Mikel Arreseigor Astibia tolosarra, EAko Gipuzkoako koordinatzaile

Ataria 2022ko maiatzaren 7a

Mikel Arreseigor Astibia (ezkerretik lehena) da EAko Gipuzkoako koordinatzailea.

EA alderdiak Gipuzkoako Lurralde Batzordea eratu du eta Mikel Arreseigor Astibia (1982, Tolosa) izango da lurraldeko koordinatzailea.

Tolosarrarekin batera ariko dira Iker Intza Ortiz de Zarate bergararra antolakuntza arduradun bezala eta Ione Mugertza Egaña zumaiarra Gazte Abertzaleakeko ordezkari gisa. Bokalak Errenteriako Garazi Lopez de Etxezarreta, Zumaiako Iñaki Ostolaza Esnal eta Oiartzungo Joxe Mari Mitxelena Cazabon izango dira.

Koordinatzaileak esan du ezinbestekoa dela Gipuzkoak erronka demografikoari bi aldetatik aurre egitea. "Alde batetik, gure adinekoei bizitza duina bermatzea da helburua, gizarte zerbitzu gehiago eta hobeekin, EAJk egin ohi dituen murrizketa eta pribatizaziorik gabe. Eta bestetik, gazteek bizi proiektu bat garatu ahal izatea bermatu behar da". Horretarako lanean ematen den prekarietatearekin eta alokairuaren gehiegizko prezioarekin amaitu behar dela  esan du. "Gipuzkoa da estatuko metro koadro bakoitzeko preziorik garestiena duen lurraldea, Gipuzkoako gazteek ia ezinezkoa dute emantzipatzea eta Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun bezalako programek porrot egin dute", gaineratu du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!