Bihar hasiko da Amarozko Kultur Astea

Ataria 2022ko maiatzaren 7a

Eguerdian, eraberritu berri duten Auzoetxea inauguratuko dute; hilaren 15era bitarte era guztietako ekintzak antolatu ditu Amarotz Auzo Elkarteak.

Tolosako Amarotz auzoko elkarteak antolatuta, kultur astea ospatuko da beste urte batez. Bihar hasiko da eta astebetez, askotariko egitaraua prestatu dute: gastronomia lehiaketak, hitzaldiak, eztabaida politikoa, batukada, herri kirolak eta auzo bazkaria, besteak beste. Hona hemen egitarau osoa:

Amarozko Kultur Astea 2022

  • Maiatzak 8, igandea.
    • 10:00. Txaranga auzoan zehar.
    • 10:30. Patata tortilla txapelketa Auzoetxean.
    • 12:00. Auzoetxearen inaugurazio ekitaldia.
  • Maiatzak 9, astelehena.
    • 19:00. Pamir, distantziak hitzaldia, Auzoetxean.
  • Maiatzak 10, asteartea.
    • 19:00. Helduentzako ipuin kontaketa, Auzoetxean.
  • Maiatzak 11, asteazkena.
    • 19:00. Etxebizitza eredua eztabaidagai. Alderdi politikoen ordezkariekin etxebizitzen inguruko eztabaida, auzoan eraiki behar diren etxe berriek sorturiko kezken harira, Auzoetxean.
  • Maiatzak 12, osteguna.
    • 19:00. Olio esentzialak. Lucia Telleriak ikastaroa eskainiko du Auzoetxean.
  • Maiatzak 13, ostirala.
    • 19:00. Batukada.
    • 20:00. Hiden Garden taldearen kontzertua.
    • 22:30. Andoni DJ.
  • Maiatzak 14, larunbata.
    • Goizez. Herri kirolak.
    • Arratsaldez. Haurrentzako eta nerabeentzako altxorraren bila.
    • 18:00. Txokolatada.
  • Maiatzak 15, igandea. Auzotarren eguna.
    • 13:00. Auzo bazkaria, Auzoetxean. Bakoitzak bere bazkaria etxetik ekarriko du. Edaria eta kafea Auzo Elkarteak jarriko ditu. Auzoko dendetan eman behar da izena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!