Arabako mendietara joateko aukera, Alpino Uzturrerekin

Ataria 2022ko maiatzaren 6a

Tolosako mendi elkarteak irteera antolatu du maiatzaren 15erako; goizean goiz irtengo dira Tolosatik eta ibilbide luzea eta ez hain luzea egiteko aukera izango da.

Arabako lurretan izango da mendi txangoa, Gasteiz hiriaren mendebaldean. Apodaka 150 biztanle inguruko herri txiki bat da, Kuartango-Zuhatzu herriak, berriz, 400 biztanle ditu.

Bi ibilbide izango dira: luzea (7 ordu, 25,4 kilometrokoa eta 940 metroko desnibel metatua), eta ez hain luzea (6 ordu, 20,8 kilometrokoa eta 784 metroko desnibel metatua). Ibilbide ez hain luzean, Amaritu (787 metro), Armikelo (888 m.), Ganalto (898 m.) eta Pikatxo (865 m.) mendietara igoko dira. Luzean, aipatutakoez gain, Pititurri (1.016 m.) mendira ere igoko dira.

7:30ean irtengo dira San Frantzisko eliza ondoko autobus geltokitik. Bazkideek 13 euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, 15 euro. Informazio gehiagorako eta izena emateko, Alpinouzturre.eus webgunean, info@alpinouzturre.eus helbidera mezua bidali, edo 943 652 789 telefono zenbakira deitu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!