Hiru Erregeen Mahaira joateko aukera, Oargi Mendi Elkartearekin

Ataria 2022ko maiatzaren 6a

Maiatzeko bigarren astebururako, mendi irteera antolatu du Tolosako mendi elkarteak; Euskal Herriko mendi garaienaz gain, Petritxemara igoko dira.

Maiatzaren 13an, ostirala, abiatuko dira Linza aterpera (arratsaldean). Bertan egingo dute lo, eta larunbatean, Hiru Erregeen Mahaia mendira igoko dira; 6-7 ordu inguruko ibilaldia izango da. Igandean, Petritxema mendira igoko dira; kasu honetan, 5-6 ordu ingurukoa izango da igoera. Kranpoiak eta pioleta eramatea beharrezkoa dela ohartarazi dute.

Aurrez eman behar da izena, eta gainera, 20 euroko ordainketa egin behar da; astelehen iluntzean, 20:30ean amaituko da epea. Izena emateko edo informazio gehiago nahi izanez gero, oargimendi@gmail.com helbidera mezua bidali edo 688 698 642 telefono zenbakira deitu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!