Joxi Zabalaren amak errekurtsoaren kostuak ordaindu beharko ditu

Ataria 2022ko maiatzaren 4a

Lasa eta Zabalaren senideek helegitea jarri zioten Auzitegi Konstituzionalak indarkeriaren biktima bezala kalte ordainik ez jasotzeko hartutako erabakiari, eta Auzitegi Nazionalak orain, helegitearen kostuak ordaindu behar dituela ebatzi du.

Auzitegi Konstituzionalak ebatzi du GALek 1983. urtean eraildako Joxi Zabalaren amak ordaindu beharko dituela familiak terrorismoaren biktimen legean aurreikusitako kalte ordain osagarria ez jasotzeko erabakiaren aurka jarritako helegitearen kostuak. Ondorioz, Zabalaren amak 9,256,02 euro ordaindu beharko ditu.

Auzitegi Konstituzionalak terrorismoaren biktimei dagozkien laguntzetik kanpo utzi zituen Lasa eta Zabalaren senitartekoak, eta senitartekoek helegitea jarri zuten horrek errugabetasun-presuntzioa urratzen duela esanaz, inoiz ez baitzen frogatu eraildakoak ETAko kideak zirenik. Auzitegi Konstituzionalak esan du ez dagokiela kalte ordainik biktimak "delinkuentzia antolatuan parte hartzen badu edo indarkeriazko delituak egiten dituen erakunde bateko kide bada".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!