Maiatzaren 31 da indarrean dauden zine bonuak erabiltzeko azken eguna

Ataria 2022ko maiatzaren 4a

28 zine saio eskainiko dira maiatzean Leidorren; ekainaren 1etik aurrera jarriko dira salgai bigarren seihilekorako bonuak, abenduaren 31ra bitarte erabili ahal izango direnak.

Tolosako Udalak zine programazio aberatsa antolatu du beste behin ere. Maiatzean guztira 28 zine saio eskainiko dira Leidorren. Adin tarte eta gustu guztietako pertsonei zuzendutako filmak biltzen dira egitarauan, tolosar guztientzako eskaintza osatzeko helburuarekin.

Udal webguneko agenda atalean kontsultatu daiteke hilabete bakoitzeko zine saioen eskaintza, hemen maiatzekoa.

Udalak gogorarazten du maiatzak 31 dela indarrean dauden zine bonuak erabiltzeko azken eguna, helduei zein haurrei zuzendutako edozein zine saiotan, estreinaldietan izan ezik. Ekainaren 1etik aurrera salgai jarriko dira zine bonu berriak, abenduaren 31ra bitarte erabili ahal izango direnak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!