Sozialismoaren gaurkotasuna aldarrikatu dute

Ataria 2022ko maiatzaren 1a

‘Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen’ lelopean Tolosako kaleak hartu ditu Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak.

Triangulo plazatik irten eta Tolosako kaleen barrena murgildu dira mobilizazioan parte hartu duten gazteek. Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak deituta, Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen lelopean sozialismoaren gaurkotasuna aldarrikatu dute. Izan ere, sozialismoak boterea eskuratutako herrialdeetan “oparotasun ekonomikoa, kalitatezko hezkuntza, abortatzeko eskubidea, lan baldintza duinak edota bazterretako subjektuentzako eskubideak urte luzez existitu izan zirela” aipatu dute kontseiluko kideek.

Sozialismoaren eraikuntza ekonomikoa ez amaitzearen eta beste hainbat faktoreren ondorioz langileriak "inoizko porrotik gogorrena pairatu” du, eta, beraz, “proletarioa albo-kateak sufritzen ari dela” gaineratu dute. Gaur egungo egoera krisialdi kapitalistak ezaugarritzen duela diote, gainera, egoera langile klaseak ordaintzen duelarik. Horregatik, Maiatzaren Lehena probestu nahi izan dute “langileria iraultzailearen memoria gurera ekarri, egungo proletalgoa borrokara deitu eta kontseilu sozialistak ezagutarazteko".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!