Paper kalea trafikoari itxita egongo da astelehenetik aurrera, zorua egokitu eta asfaltatze lanak egiteko

Ataria 2022ko api. 29a, 15:46

Lanen barruan hegoaldeko errepidea asfaltatuko da lehenik, garajeetarako sarbidea ahalik eta azkarren zabaldu ahal izateko. Bitarte horretan, garajeetara sarbidea itxita egongo da. Autobus zerbitzuan ere aldaketak egongo dira, lanek irauten duten bitartean Bidaniara doan autobusak eta Hiribusak bakarrik izango baitute sarbidea. 

Aurrera jarraitzen dute Paper kalea eraberritzeko lanek. Hala, astelehenetik aurrera zorua egonkortzeko eta asfaltatzeko lanak egiten hasiko dira, eta horrek eragina izango du trafikoan: astelehenetik aurrera eta lanek irauten duten bitartean kalea itxita egongo da trafikoarentzat. 

Lanak hegoaldetik hasiko dira, Paper Eskola eta etxebizitzak dauden eremutik, eta ondoren egingo dira iparraldeko eremuko lanak, autobus geltokia dagoen eremuan, zehazki. Hegoaldeko zatiko lanak egiten diren bitartean garajeetarako sarbidea itxita egongo da. Bizilagunen artean ahalik eta eragozpen gutxien sortzea da helburua, eta horregatik hasiko dira lanak hegoaldeko eremutik, garajeetarako sarbidea ahalik eta azkarren ireki ahal izateko. 

Autobus zerbitzuan ere eragingo dute lanek, eta Bidaniara doan autobusak eta Hirubusak bakarrik izango dute sarbidea. Lanek gehienez 10 eguneko iraupena izatea aurreikusten da, beti ere eguraldiaren arabera. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!