Profesionalei begirako biltzar batek emango dio hasiera Haragi topaketari

Ataria 2022ko apirilaren 29a

Haragi Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketa bueltatuko da aurten. Maiatzaren 19tik 22ra egingo dute eta lehen ekitaldia Basque Culinary Centerren egingo duten profesionalei zuzendutako biltzar bat izango da. Casa Julianen Madrileko erretegian aurkeztu dute. Aurreko edizioetan bezala herritarrei irekitako ekitaldiak bilduko ditu ere Haragik.

Eusko Jaurlaritzak, Basque Culinary Centerrek eta Tolosako Udalak sustatzen dute Haragi topaketa eta maiatzaren 19tik 22ra egingo dute. Udalak esan du aurrerago zehaztuko duela egitaraua, baina aurreratu du profesionalei zuzendutako biltzar batekin hasiko dela topaketa. Maiatzaren 19an izango da Donostiako Basque Culinary Centerren eta besteak beste,  Florencia Abella, Pablo Rivero, Luis Alberto Lera, Jose Gordón, Guijarro anaiak edota Edorta Lamo sukaldariak izango dira bertan. "Hala ere, ez dira Espainiatik eta mundu mailatik etorriko diren bakarrak izango, noski, gastronomia euskaldunaren eta parrilla tolosarraren ordezkariek ere ez dute hutsik egingo".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!