Redline Mekanika TAKEk igoera faseko partida jokatuko du larunbatean

Ataria 2022ko apirilaren 28a

Saskibaloiko gizonezkoen talde nagusiak, Redline Mekanika TAKEk, partida garrantzitsua du larunbatean. 18:00etan hasita, Usabal kiroldegian, Deusto Unibertsitatea Loiola Indautxu taldearen aurka jokatuko du.

Igoera faseko ligaxkaren azken partida izango da etxean, eta ligaxkaren azken aurrekoa. Orain arte oso emaitza onak lortzen ari da, eta egun hirugarren postuan dago. Ligaxka lehen postuan amaitzen duenak zuzenean lortuko du mailaz igotzea, eta bigarren eta bosgarren postuen artean geratzen direnak lauko finala jokatuko dute beste igoera postua eskuratzeko. TAKE klubetik zaleak animatu dituzte larunbatean Usabalera joatera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!