TAK klubeko kadete mailako neskak, Espainiako Txapelketara

Ataria 2022ko apirilaren 28a

Batel denboraldia amaierara iristen ari da, eta asteburuan Espainiako Txapelketak izango dira jokoan.

TAK klubeko kadete mailako neskek lortu dute sailkatzea txapelketa horretarako, pasa den asteburuan bigarren geratu baitziren Euskadiko Txapelketan. Beste hiru talde izan ziren Euskadiko Txapelketan, eta guztiak kontsolazio txandan izan ziren: neska jubenilak laugarren izan ziren, jubenil mutilak bigarren eta kadete mutilak lehen postuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!