Fotopic martxan da

Ataria 2022ko apirilaren 28a

Museoen Nazioarteko Egunaren harira antolatu du Topic zentroak, museoek duten zereginaz herritarrak kontzientziatzeko helburuz.

Topic Txotxongiloen Nazioarteko zentroak, beste urte batez, Fotopic ekimena jarri du martxan. Maiatzaren 13an ospatzen da Museoen Nazioarteko Eguna, eta azaldu dutenez, "museoek gure gizartearen eta kulturaren garapenean duten zereginaz kontzientziatzea" du helburu.

Hala, txotxongiloak eta argazkigintza maite duen edonor gonbidatu dute txotxongiloen zentrotik museoan argazkiak egitera. Parte hartu nahi dutenak museoan dohainik sartu ahal izango dira argazkiak egitera, sarreran identifikatuz, eta maiatzaren 13a baino lehen bidali beharko dute egiten duten irudien aukeraketa museo@cittolosa.com helbidera.

Argazkiak Topic zentroaren webgunean elkarbanatuko dituzte (Topictolosa.com) eta guztiekin batera, Topic-en bertan argazki erakusketa bat jarriko dute maiatzean. Parte-hartzaile guztien artean bi sari zozkatuko dituzte: Topic-eko txotxongilo bat, Topic-en txotxongiloen ikuskizunak ikusteko bi bonu, 2022ko irailetik 2023ko ekainera arte, eta Leidor zinemarako, urtea bukatu baino lehenago erabili beharreko bi zinema-bonu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!