Gure Txokoa elkartearen jaia, larunbatean

Ataria 2022ko apirilaren 28a

Jardunaldi dinamiko ezberdinen bitartez, bazkideak elkartzea da ekimenaren helburua; egitarau zabala prestatu dute.

Gure Txokoa Elkarteko zuzendaritza batzordeak, Gure Txokoaren Jaia antolatu du aurten ere. "Ekimen honen helburua jardunaldi dinamiko ezberdinak eginez, bazkideak elkartzea da, eta era berean Tolosako herriari luzatzea", adierazi du Iñaki Aierbe elkarteko lehendakariak. Larunbatean ospatuko da, honako egitarauarekin:

10:00. Meza abestua, Jesusen Mirabeen elizan, hildako bazkideen omenez.  

11:00. Hamaiketakoa elkartean.

12:00. Oria txaranga, elkarteko atarian.

12:30-14:00. Elkarteko bazkideen baxoerdi jira, Oria txarangarekin.

14:30. Bazkaria, elkartean.

Ondoren. Mus Txapelketa.

Bestetik, maiatzaren 28an, Ardo Txuriaren Azoka antolatuko dutela gogorarazi dute. Aurrerago emango dute eguneko egitarauaren berri.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!