Pertsona bat hilik topatu dute Uzturre egoitzako etxebizitza batean

Ataria 2022ko apirilaren 27a

Bertan bizi zen pertsona baten berririk ez zutela eta, larrialdi zerbitzuak etxebizitza barrura sartu eta hilik topatu dute.

Tolosako Uzturre adinekoen egoitzaren baitako etxebizitza batean pertsona bat hilik topatu dute, gaur, 11:00ak aldera. Tolosako Udaltzaingoak adierazi duenez, bertan bizi den pertsona baten berririk ez zutela eta, larrialdi zerbitzuak bertaratu egin dira, eta etxebizitzaren barrura sartzean hilik topatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!