BABESTUTAKO EDUKIA

«Gizartean inpaktu positiboa izango duten proiektuak garatzen ditugu LEINN graduan»

Mondragon Unibertsitatea 2022ko mai. 3a, 07:57

Oihane Lopez de Murillas. ATARIA

Oihane Lopez de Murillas (Tolosa, 18 urte) LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduko 1. maila egiten ari da Mondragon Unibertsitatean.

Non egin dituzu orain arteko ikasketak? Baduzu zaletasunik? 

Tolosako Orixe ikastetxean eta Batxillergo zientifikoa La Salle ikastetxean, Andoainen. Gehien gustatzen zaidana bidaiatzea eta enpresa mundua da. Baita kirola egitea, mendira joatea eta lagunekin egotea ere.

Zergatik aukeratu zenuen LEINN gradua? Eta zergatik Mondragon Unibertsitatea? 

LEINN graduko metodologia gustatzen zait. Hasieran ez nekien ongi zer ikasi, baina Mondragon Unibertsitatean nahi nuela nahiko argi nuen, bertan dena praktikoagoa delako. LEINN gradua ate irekietan entzun nuenagatik gustatu zitzaidan. Dena erreala da, sortzen dugun enpresa erreala da.

Nola baloratuko zenuke LEINNen bizitako esperientzia? 

Hiru urte baino gehiago dauzkat aurretik bizitzeko oraindik, baina hemen daramadan denboran asko ikasi dut eta eboluzio bat jasan dut pertsonalki eta profesionalki. Taldean gauza asko bizitzen dira, momentu zailak eta onak... baina horrela ikasten dugu eta taldekideak hobeto ezagutzen ditugu. Egon behar dudan tokian nagoela pentsatzen dut.

Nola definituko zenuke Enpresagintza Fakultatean jasotzen duzun ikasteko metodologia? 

Metodologia Learning by doing da; hau da, eginez ikasi. Hainbat proiektutan egiten dugu lan eta akatsak izaten ditugu noski, baina eginez ikasten dugu. Azpimarratuko nuke proiektuen garapena eta hauek gizartean uzten duten inpaktu positiboa.

Unibertsitatetik zer da gehien gustatzen zaizuna? 

Elkarren arteko laguntza eta dagoen giro ona.

Lehen egunetik enpresa bat sortu unibertsitatean eta proiektuak garatu, nola egiten da hori? 

Hasieran, hamabost pertsonako taldeak osatu zituzten eta esan ziguten enpresa bat sortuko genuela elkarrekin. Asko harritu ninduen, oso pertsonalitate ezberdineko pertsonak garelako, baina orain konturatu naiz hori dela LEINNeko berezien eta politena. Proiektuei dagokionez, hasieran ez ginen kontziente atzean zeuden gai legal eta finantzarioei buruz baina, akatsak egin ondoren, garrantzia eman diegu gai horiei eta orain proiektu bat hasi baino lehen, zerga- eta lege-aholkulariekin hitz egiten dugu proiektuen atzean dagoen informazio guztia ezagutzeko.

Ze proiektu mota garatu dituzue LEINN graduan zehar? 

Proiektu asko garatu ditugu. Hasieran zailtasun gutxiko proiektuak egiten genituen, baina orain zailtasuna handitzen doa eta proiektuak ateratzeko denbora gehiago pasatzen dugu lanean, dena ongi ateratzeko. Gazteentzako pinturazko tailerrak egiten ditugu, zailtasunak dauzkaten pertsonei laguntza eskaintzeko proiektuak, itsasoarekin lotutako proiektuak, banaketa sektorearekin lotutako proiektuak eta beste hainbat.

Atzerriko esperientziarik izan duzu?

Karreran zehar hainbat bidaia egiten dira. Aurten Berlinen izan gara eta asko ikasi genuen han eta hainbat proiektu landu genituen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!